Zer da Komunitateak Sostengatutako Nekazaritza?

Komunitateak Sostengatutako Nekazaritza kontsumitzaileen eta nekazarien arteko elkartze bat da, non arriskuak eta onurak partekatzen diren.

3 de azaroa de 2025

Definizio zehatz horrek, xehe samarra izanda ere, mota anitzeko aldaerak sortzen ditu. Izan ere, printzipioak antzekoak izanda ere, KSNaren eta kontsumo taldeen adibideak eredu desberdinen arabera antolatzen dira Europan. Aldaera horiek sortzen dira, batez ere, herrialde edo eskualde bakoitzeko jendartearen, nekazaritzaren eta ekonomiaren ezaugarri bereziengatik.

KSNaren nazioarteko lehenengo biltzarraren ondorioen arabera, aztertutako KSN mugimendu desberdinek oinarri komuna dute funtsezko 4 printzipio hauetan:

  • Elkartegintza: KSNa elkartze batean oinarritzen da, normalean formalizatzen dena kontsumitzaile bakoitzaren eta ekoizleen arteko banakako kontratu batean; ezaugarri nagusia du elkar hornitzeko konpromisoa (diruz eta janariz), denbora tarte zehatz batez. Kontratuek, ahozko nahiz idatziek, gutxienez hainbat hilabetetako iraupena behar dute, denboraldi batekoa, edo urte batekoa.
  • Tokikoa: KSN ekonomia berriz tokian tokiko eremura itzultzeko ikuspegi eraginkor baten osagai bat da. Baina KSNn, tokikoa ez da kontzeptu geografiko hutsa. Ideia da tokiko ekoizleak ongi integratuak egotea beren eremuan: haien lanak onura ekarri beharko lieke laguntzaile dituen komunitateei.
  • Elkartasuna: KSNren oinarria nekazarien eta kontsumitzaile taldeen arteko elkartasuna da; horrek barne hartzen du:
    • Arriskuak eta onurak partekatzea ekoizpen osasungarri batean, urte sasoi naturalen erritmoei egokituta, eta errespetuz begiratuz ingurumena, gure ondare naturala eta kulturala eta gure osasuna.
    • Bidezko prezioa ordaintzea ekoizleari, aldez aurretik, era horretan ekoizleek eta haien familiek beren etxaldeak mantendu eta modu duinean bizi ahal izan dezaten.
  • Ekoizlea-Kontsumitzailea bikotea: aurrez aurreko zuzeneko kontaktuan eta elkarrekiko konfiantzan oinarritzen da, bitartekaririk gabe eta hierarkiarik gabe.

Errolda bat egiten ari da (2013ko uda) Komunitateak Sostengatutako Nekazaritzaren nazioarteko Urgenci erakundea, ezagutzeko ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zenbat elkarte dauden, eredu honen arabera antolatuak. Oraingoz, Europan 4.000 inguru etxalde eta 400.000 pertsona inguru daude antolatuta.

Beste argitalpen batzuk:

  • Ateak zabalik!

    05/11/20250 min

    Hurrengo larunbatean, abuztuak 26, goizeko 10:30etan, Arterra Bizimoduko gure etxean espero zaituztegu, Artiedan (Nafarroa), ate-zabalik jardunaldien barnean, Baratzan Blai proiektua ezagutu dezazuen, aurkezpen batekin eta gure baratzetan barnako ibilaldi gidatua eginez. Goiz-pasa hori gurekin egitera gonbidatzen zaituztegu! Otamena eskainiko diegu etortzen direnei!

  • Zer arazo konpondu nahi ditu Komunitateak Sostengatutako Nekazaritzak? Eta zer abantaila ekartzen du?

    04/11/20252 min

    Kaixo! Blogaren sarrera berria estreinatzen dugu, denbora luzearen ondoren, gogorarazteko zenbat arazo ekartzen dituen elikadura sistema globalak eta Komunitateak Sostengatutako Nekazaritzak nola laguntzen ahal digun, guztiz konpontzen ez bada ere, horien inpaktua gutxitzen bai, behinik behin. Horra hor zerrenda bat: Elikadura sistemaren kontrola

  • Zer da Komunitateak Sostengatutako Nekazaritza?

    03/11/20251 min

    Komunitateak Sostengatutako Nekazaritza kontsumitzaileen eta nekazarien arteko elkartze bat da, non arriskuak eta onurak partekatzen diren. Definizio zehatz horrek, xehe samarra izanda ere, mota anitzeko aldaerak sortzen ditu. Izan ere, printzipioak antzekoak izanda ere, KSNaren eta kontsumo taldeen adibideak eredu desberdinen arabera