NOR GARA?
Baratzan Blai Marta eta Adrian gara
Biok ala biok grinaz bizi ditugu baratzea, agroekologia eta elikadura-burujabetza. Nafarroako Artieda herrian bizi gara, eta Arterra Bizimodu elkarlaneko bizitegiaren proiektuko partaideak gara.
Adrian 2015ean iritsi zen Artiedara, ikasketak Herbehereetan amaitu ondoren. Handik jaso zuen, hain zuzen ere, komunitateak sostengatutako nekazaritzako proiektu bati ekiteko gogoa.
Umetako oroitzapenak gogoan ongi atxikiak ditu Martak, piper erreen eta zainzuri egosien lurrinen artean, eta geroztik berekin du lurzoruak berroneratzeko eta lurra zaintzeko kezka. Baratzea etenik gabeko erreferentzia izan du bizi guztian.

