Garaian garaiko barazkien saskia

Garaian garaiko barazkien saskia

Askotariko barazkiak ekoizten ditugu. Gure baratzean 50 barazki aldaera baino gehiago aurkitzen ahal dira! Besteak beste, forma eta kolore (eta zapore) anitzeko tomate paregabeak, era guztietako zerbak, kalabaza erraldoi eta gozo-gozoak… urte sasoi bakoitzak dagozkion elikagaiak eskaintzen dizkigu, eta hori islatzen da bi astetik behin prestatu eta gure bazkideei banatzen dizkiegun saskien aniztasunean.

Azken sarrerak:

  • Ateak zabalik!

    05/11/20250 min

    Hurrengo larunbatean, abuztuak 26, goizeko 10:30etan, Arterra Bizimoduko gure etxean espero zaituztegu, Artiedan (Nafarroa), ate-zabalik jardunaldien barnean, Baratzan Blai proiektua ezagutu dezazuen, aurkezpen batekin eta gure baratzetan barnako ibilaldi gidatua eginez. Goiz-pasa hori gurekin egitera gonbidatzen zaituztegu! Otamena eskainiko diegu etortzen direnei!

  • Zer arazo konpondu nahi ditu Komunitateak Sostengatutako Nekazaritzak? Eta zer abantaila ekartzen du?

    04/11/20252 min

    Kaixo! Blogaren sarrera berria estreinatzen dugu, denbora luzearen ondoren, gogorarazteko zenbat arazo ekartzen dituen elikadura sistema globalak eta Komunitateak Sostengatutako Nekazaritzak nola laguntzen ahal digun, guztiz konpontzen ez bada ere, horien inpaktua gutxitzen bai, behinik behin. Horra hor zerrenda bat: Elikadura sistemaren kontrola

  • Zer da Komunitateak Sostengatutako Nekazaritza?

    03/11/20251 min

    Komunitateak Sostengatutako Nekazaritza kontsumitzaileen eta nekazarien arteko elkartze bat da, non arriskuak eta onurak partekatzen diren. Definizio zehatz horrek, xehe samarra izanda ere, mota anitzeko aldaerak sortzen ditu. Izan ere, printzipioak antzekoak izanda ere, KSNaren eta kontsumo taldeen adibideak eredu desberdinen arabera

Baratzan Blai

Baratzan blai Komunitateak Sostengatutako Nekazaritzako proiektu ekologikoa da. Eredu horren arabera, ekoizleak eta kontsumitzaileak elkartzen dira, eta baratzeak dituen arriskuak eta onurak partekatzen dituzte.

Proiektua

Baratzan Blai proiektua Komunitateak Sostengatutako Nekazaritzako proiektu bat da

Auzolanak

Urtero antolatzen ditugu auzolanak baratzean. Bazkide guztiak gonbidatuta daude, guregana etorri eta beraiek kontsumitzen dituzten elikagaiak ematen dituen lurra ezagutu dezaten. Urteren batean, tomatea potean jarri izan dugu, piperrak erre ditugu, edo patatak erein ditugu guztiok batera. Nekazarien eta kontsumitzaileen arteko hartu-eman horren sustraitik sortzen da kontsumitzen ditugun elikagaien kalitatearen gaineko konfiantza.

Etxez etxeko banaketa

Saskia zure etxeko atariraino eramaten dizugu, bi astetik behin, gure baratzeko produktuez mukuru betea. Batez beste, 10 kiloko saskiak izaten dira.