Zer arazo konpondu nahi ditu Komunitateak Sostengatutako Nekazaritzak? Eta zer abantaila ekartzen du?
4 de azaroa de 2025
Kaixo! Blogaren sarrera berria estreinatzen dugu, denbora luzearen ondoren, gogorarazteko zenbat arazo ekartzen dituen elikadura sistema globalak eta Komunitateak Sostengatutako Nekazaritzak nola laguntzen ahal digun, guztiz konpontzen ez bada ere, horien inpaktua gutxitzen bai, behinik behin. Horra hor zerrenda bat:
- Elikadura sistemaren kontrola korporazio handien esku dago, eta haiek baliatzen dute, beren akziodunen etekinak handitzeko. KSNk proposatzen duen sistema, berriz, komunitateek kontrolatzen dute, ongizate soziala eta ingurumena sustatzeko asmoz.
- Ustiategi txikiak eta haiek behar dituzten azpiegiturak galtzen dira, esaterako, errotak, hiltegiak, tokian tokiko banatzaileak, hurbileko dendak…
- Norberak kudeatutako lan egiteko modu sortzaileak eta adierazgarriak galtzen dira, lanaren mekanizazioagatik eta kontrola enpresen esku dagoelako, normalean eskulana behin-behinean eta merke kontratatzen dutelarik.
- Ekoizleen diru-sarrerak ezin aurreikusi izaten dira, eta gainera, merkatu globalizatu eta oso aldakor batean lehiatu behar izaten dute.
- Kultura, komunitatea eta nortasun zentzua galtzen dira landa eremuetan, tradizioak galtzearekin batera.
- Populazioa galtzen da landa eremuetan.
- Elikaduraren gaineko segurtasuna galtzen da, herritarrek mendekotasun gero eta handiagoa baitute erregai fosilen kantitate handiak behar dituzten janari prozesatuekiko. Sistema handi horiek aniztasun eskasa dute eta ahulagoak dira krisi garaietan.
- Aniztasunaren galera handia, tartean direla etxaldeetako hazien eta abereen material genetikoa, dietak eta kulturak.
- Elikagaien garraioaren ingurumen-kostuak.
- Eskala handiko nekazaritza konbentzionalak (“efizientea”) bioaniztasunari eragiten dion kaltea.
- Elikagaiak esportatzen dira herritarrak goseak dauden herrialdeetatik herritarrak gain-elikatuak dauden herrialdeetara.
- Dietarekin lotutako osasun arazoak, janari prozesatuegia jatearen ondorioz, eta sukaldeko trebetasunak galtzea.
- Janari organikoa eta tokian tokikoa eskuratzeko aukerak galtzea, diru-sarrera gutxiko familientzat.
- Konfiantza eta elkar ulertze eskasak ekoizleen eta kontsumitzaileen artean.
- Nekazaritzako jakinduria galtzea eta zailtasunak nekazari berri eta gazteentzat, lurra eskuratzeko eta sarbide irekia izateko ezagutzara, merkatuetara eta inbertsio kapitalera.
- Gainbehera landa eremuetan eta suizidioen tasa handiak isolatuta bizi diren nekazarien artean, sortu dituzten enpresek huts egiten dutenean.
- Animalien ongizatea oso eskasa da ekoizpen handiko etxaldeetan.
- Ariketa fisikoa urria da nekazarien artean, eta kontsumitzaileentzat eremu naturaletara iristeko aukerak gutxi dira.
- Konfiantza eta maitasuna galdu dira elikadurarekin eta nekazaritzarekin lotutako gaietan.
Eta zer abantaila ditu KSNak?
- Onurak tokiko komunitateentzat.
- Kontsumitzaileentzat onuragarria da janari freskoak eta jatorri ezagunekoak jasotzea.
- Ingurumenari onura ekartzen dio CO2 isuri gutxiago izateak, elikagaien garraioa murrizten delako, ontzi gutxiago erabiltzen delako eta nekazaritza sentiberagoa delako ekologia aldetik, arreta jarrita animalien ongizatean.
- Tokiko ekonomia hobetzen da, enplegua sortzen delako, elikagai gehiago prozesatzen delako inguruan, tokiko kontsumoa handitzen delako eta kapitalen bir-zirkulazioa eragiten delako.
- KSNaren inguruko pertsonendako heziketa elikagaien aldaerei buruz, ekoizpenari buruz eta kostuei buruz ikasteko.
- Eragina tokiko paisaian eta nekazaritza sostengarriagoa sustatzea inguruan.
- Nekazarien diru-sarrerak bermatzen dira, eta horrek hobetzen du negozioaren plangintza, eta denbora gehiago dago nekazaritzako eginkizunetan aritzeko.
- Produktuengatik prezio handiagoa eta bidezkoagoa hartzen du nekazariak, kontsumitzaileari eskutik eskura saltzen diolako.
- Tokiko komunitatea gehiago konprometitzen da eta kontsumitzaileen beharrei berehala erantzuteko aukera dago.
- Nekazariak laguntza hartzen ahal du boluntariotzaren bidez, eta hori lagungarria zaio etorkizuneko ekimenen plangintza egiteko.

Beste argitalpen batzuk:
Ateak zabalik!
Hurrengo larunbatean, abuztuak 26, goizeko 10:30etan, Arterra Bizimoduko gure etxean espero zaituztegu, Artiedan (Nafarroa), ate-zabalik jardunaldien barnean, Baratzan Blai proiektua ezagutu dezazuen, aurkezpen batekin eta gure baratzetan barnako ibilaldi gidatua eginez. Goiz-pasa hori gurekin egitera gonbidatzen zaituztegu! Otamena eskainiko diegu etortzen direnei!

Zer arazo konpondu nahi ditu Komunitateak Sostengatutako Nekazaritzak? Eta zer abantaila ekartzen du?
Kaixo! Blogaren sarrera berria estreinatzen dugu, denbora luzearen ondoren, gogorarazteko zenbat arazo ekartzen dituen elikadura sistema globalak eta Komunitateak Sostengatutako Nekazaritzak nola laguntzen ahal digun, guztiz konpontzen ez bada ere, horien inpaktua gutxitzen bai, behinik behin. Horra hor zerrenda bat: Elikadura sistemaren kontrola

Zer da Komunitateak Sostengatutako Nekazaritza?
Komunitateak Sostengatutako Nekazaritza kontsumitzaileen eta nekazarien arteko elkartze bat da, non arriskuak eta onurak partekatzen diren. Definizio zehatz horrek, xehe samarra izanda ere, mota anitzeko aldaerak sortzen ditu. Izan ere, printzipioak antzekoak izanda ere, KSNaren eta kontsumo taldeen adibideak eredu desberdinen arabera


